XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gisa berean, ondorio okerra da erratea:
Ondorio zuzena da alderantziz, eginbide duela epaia betetzea.
Eta berdin da beste kasu honetan:
Dudan nago, honelako emaztea, ene emaztea ote den, ala ez:
Eta beraz, ene eginbidea betetzea zor diot emazte horri.
LAUGARREN GALDEA: Bi aldetarik betan gerla zuzena izan ote daiteke?
Lehen erantzuna: Ez da horrelakorik gertatzen ahal, ezjakitez baizik.
Zuzentasuna eta eskubidea nabariak baldin badira bi eskualdetarik alabaina, ez da zilegi etsaiaren gudukatzea, ez haren erasotzeko ez zure burua defendatzeko.
Bigarren erantzuna: Demagun ezjakintasuna gertatuari buruz edo zuzenbideari buruz itxurazkoa dela, zuzena daiteke gerla, berez, egiazko zuzenbidea dagoen aldetik, baina zuzena gerta daiteke ere beste aldetik, fede onaren aitzakiagatik.
Ezjakintasun garaitezinak alabaina aitzakia osoa ematen du.
Menpekoen kasuan bederen, maiz gerta daiteke horrelakorik.
Zeren gerla makurra daraman Printzeak, berak makur dabilela jakinik ere, menpekoak
BOSTGARREN GALDEA dator hortik:
Jakingabe gerla makurrean partehartu duen Printzeak, edo horren menpekoak, eginbide ote du hartu duenaren ordaintzea, ondotik ikusi baldin badu garbiki gerla hura ez zela zuzena?